Gizartea -

Ikerketa batzordea

Samurrek eta suhiltzaileek ez zuten Madrid Arenako jaiaren berri

Jaia antolatu zuen enpresak eta Udalak ez zieten larrialdi zerbitzuei abisua aurrez eman, beraz, ezin izan zuten plan berezik prestatu.

Samurrek eta suhiltzaileek ez zuten Madrid Arenako jaiaren berri. Argazkia: EITB
Samurrek eta suhiltzaileek ez zuten Madrid Arenako jaiaren berri.
Samurrek eta suhiltzaileek ez zuten Madrid Arenako jaiaren berri. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso del Alamo Madrilgo Udaleko Larrialdi eta Babes Zibileko zuzendari nagusiak Madrid Arenako gertakarien inguruko Ikerketa Batzordean jakitera eman duenez, inork ez zien jaia ospatuko zela adierazi Samurri eta suhiltzaileei.

Del Alamoren esanetan, jaiaren antolatzaileak (Diviertt), Udalak (Ekitaldi Publikoen koordinaziorako zuzendaritza) eta Madrid Arenaren arduradunak (Madridec) ez zioten abisurik eman.

Ondorioz, ezin izan zuten plan berezirik prestatu badaezpada ere, beste ekitaldi batzuetarako, Madrid Arenan bertan, egiten duten moduan.

Hala eta guztiz ere, Madrilgo Udaleko Larrialdien arduradunak aitortu du alperrik izango zela aurrez plan bat pentsatzea "baimendutako edukieraren hirukoitza bazegoen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea