Gizartea -
Iragarpena
Euskadik ostegun izoztu bati aurre egin beharko dio
Oiartzun ibaia maila gorenean jaisten ari da, gainezka egiteko zorian. Elur-kota 700 metrora jaitsiko da eta dagoeneko itxi dituzte mendate batzuk.
Erredakzioa
Iritsi da eguraldi txarra, gogor gainera. EAEn abisu horia jarri dute eurite eta elurte arriskuagatik eta olatu handiengatik. Bestalde Nafarroan abisu laranja aktibatu dute. Zeruak estalita egongo dira egun osoann zehar, eta euria gogor botako du, Kantauri isurialdean batez ere.
Elurrak hainbat arazo eragin ditu Euskadiko eta Nafarroako mendateetan. Ordu hauetan Herrera portua (Araba) itxida dago. Goizean itxita egon da kamioientzat Azazetako mendatea, A-132 errepidean, baina dagoeneko ez dago zirkulazio arazorik puntu horretan.
Nafarroan antzekoa da egoera, eta Isaba eta Iparraldea lotzen dituen errepidea, Belaguna, erabat elurtuta dago eta beharrezkoa da kateak erabiltzea.
Elur-kota 700 metrora jaitsiko da eta 5 zentimetrorainoko geruza pilatuko da mendietan.
Euria Gipuzkoan eta Bizkaian
Eguraldi zakarra espero da arratsalderako ere, hotza eta euria izango dira protagonista. Jaurlaritzak iragarri duenez, 24 orduan 60 litrotik gora bota dezake metro koadroko.
Gipuzkoa alerta horia ezarri dute. Azken orduetan Gipuzkoa ekialdean bota du euri gehien. Eguerdia bitartean 44 litro bota ditu metro koadroko Hernanin. Horrez gain, Donostian 37 litro jaso dira metro koadroko eta Oiartzunen, 34.
Oiartzun ibaiaren alboan bizi diren herritarrek uraren mailari begira igaro dute gaua. Asko igo da uraren maila, baina ez da metro batetik gora igo, eta bertakoek adierazi dutenez, ura metro eta erdira iristen denean hasten dira arazoak inguruan.
Bizkaian ere egin du euria, baina Gipuzkoako ekialdean baino gutxiago. 32 litro bota ditu metro koadroko Markinan, eta 27 Iurretan.
Datozen egunak
Euskalmeten iragarpenaren arabera, eguraldiak ez dauka aldatzeko itxurarik eta negu giroarekin jarraituko dugu ostegunean; iparraldeko haizea, giro hotza eta zaparradekin, baina asteazkenean baino euri gutxiago egitea espero da. Prezipitazioa, batez ere, kantauri isurialdean pilatuko da. Gainera goizean posible da zaparrada trumoitsuak botatzea eta txingorra egitea. Elur-maila 800-900 m inguruan egongo da. Barnealdean termometroa 5 ºC-ren bueltan errendituko da eta 8-10 ºC-tik hurbil kostaldetan.
Ostiralean hotz egiten jarraituko du. Egunaren lehen partean zaparradak espero ditugu, batez ere ipar isurialdearen mendebaldean. Arratsaldean atertzera egingo du, eta ostarteak zabaltzen hasiko dira. Elur-kota 800 m inguruan egongo da. Tenperaturan, ez da aldaketarik izango. Izotza egingo du mendi inguruetan, eta, gauean, barnealdean ere egin dezake.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta bidali argazkiak.