Gizartea -

TOP 20 Ospitaleen Sariak

Basurtuko Ospitalea, Estatuko onena pazienteen segurtasunean

Bilboko ospitalea 163 zentrori gailendu zaie, horitariko 126 Osasun Sistema Nazionalekoak, eta beste 37ak, berriz, pribatuak.

Basurtuko Ospitaleko Neurologia zerbitzua ere finalisten artean izan da. Efe.
Basurtu Ospitalea | Basurtuko Ospitalari saria eman diote
Basurtuko Ospitaleko Neurologia zerbitzua ere finalisten artean izan da. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko Ospitala Estatuko onena da pazienteen segurtasunaren alorrean, eta horregatik saritu dute "TOP20 Ospitaleen Sarietan", Basurtuko Ospitaleak berak aditzera emandakoaren arabera.

Sariak Iasist osasun-informazio zerbitzuetako enpresak ematen ditu. 13. edizioan 163 zentrok parte hartu dute, boluntario, eta horietatik 126 Osasun Sistema Nazionalaren barruan daude. Gainontzeko 37ak pribatuak dira.

Basurturi bere "eraginkortasunagatik, asistentziaren kalitateagatik eta praktika klinikoaren egokitasunagatik" eman diote saria, baita kirurgia egin eta arazo larriak dituzten pazienteen artean hildako gutxi izaten direlako eta zainketa medikuek infekzio gutxi sortzen dituztelako ere.

Neurologia, finalisten artean

Sari berberetan, Basurtuko Neurologia zerbitzua finalisten artean izan da.

Iragan urrian, Basurtuk beste sari bat jaso zuen; "Best in Class 2012" saria, hain zuzen. Orduan Kardiologia, Onkologia medikoa, eta Reumatologia zerbitzuak Estatuko hoberenak izateagatik saritu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea