Gizartea -

12 kilo eta erdi kokaina

Kokaina arropa bihurtzen zuen trafikante taldea desegin dute Bilbon

Atzemandako droga kopuruak 250.000 euroko balioa du, baina behien tratatuta eta merkaturatuta, milioi euroko balioa izango luke.

Kokaina arropa bihurtzen zuen trafikante taldea desegin dute Bilbon. Argazkia: EITB
Kokaina arropa bihurtzen zuen trafikante taldea desegin dute Bilbon
Ertzaintzak eta Guardia zibilak kokaina saltzen zuen sare bat desegin dute

00:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak kokaina trafikoan aritzen zen taldea desegin dute. Espainia osoan aritzen ziren eta droga zuntz bihurtzen zuten horiekin arropak egiteko. Horrela, aireportuetan harrapatuak izatea saihesten zuten.

Operazioan sei pertsona atxilotu dituzte, hiru Galizian eta beste hiru Euskadin. Guztira, 12,5 kilo kokaina atzeman dituzte, Ertzaintzaren arabera.

Euskadin atxilotutako hirurak, bi gizonezko eta emakumezko bat, kartzelan sartu dituzte Getxoko Epaitegietan deklaratu ostean.

Deigarriena eta bitxiena droga Espainian sartzeko erabilitako metodoa da. Kokaina zuntz bihurtzen zuten eta horrekin arropak egiten zituzten.

Atzemandako droga kopuruak 250.000 euroko balioa du, baina behien tratatuta eta merkaturatuta, milioi euroko balioa izango luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea