Gizartea -

Bilbo

Jendez hustu dituzte Zorrotzaurreko zenbait eraikin okupatu

Gaua bertan igaro duten 40 lagun identifikatu ditu Udaltzaingoak. Aste honetan bertan, egoeraz kexatu dira inguruko bizilagunak.

Jendez hustu duten eraikinetako bat. Argazkia: EITB
Jendez hustu duten eraikinetako bat.
40 pertsona kaleratu dituzte, Zorrotzaurreko bi eraikinetik

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak jendez hustu ditu Zorrotzaurreko zenbait eraikin okupatu, eta barruan zeuden 40 bat pertsona identifikatu ditu.

40 lagun horietatik gehienak gazte atzerritarrak dira. 16 aske utzi ditu Poliziak, baina beste 24 poliza-etxera eraman dituzte, izen-abizenak egiaztatzeko.

Goizeko zortzietan hasi da operazioa eta Udaltzaingoko agenteez gain, ertzainek eta suhiltzaileek ere parte hartu dute.

Egun erabiltzen ez den Cromoduro enpresaren eraikinaren alboan dagoen hiru altuerako etxea da hustutako eraikinetako bat. Azken hau ere bertan behera utzitako etxebizitza da, eta, bi eraikin hauetatik 21 lagun kaleratu dituzte.

Handik 300 metrotara, Tubos Reunidos Allende enpresaren lurzoruetan, bertan behera utzitako etxe bat ere hustu dute. 19 lagun atera dituzte bertatik

Poliziak bi erakinak hormatu ditu, berriz ere okupatu ez ditzaten.

Aste honetan bertan, egoeraz kexatu dira inguruko bizilagunak.

Azkunaren deia, eraikinetako jabeei

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak jakinarazi duenez, Zorrotzaurreko operazioa "aurrez prestatuta" zegoen, antzeko operazioak "egiten jarraituko dute" eta utzitako lokalak dituztenei eraikinak eraisteko eskatu die.

"Horrelako operazioak egiten jarraituko dugu eta eskerrak ematen dizkiot Espainiako Poliziari emandako laguntzagatik", adierazi du Azkunak, Espainiako Poliziarekin duten harremana "ona" dela azaldu aurretik.

Sos Arrazakeriaren salaketa

Bizkaiko Sos Arrazakeria elkarteak, bestalde, operazioa ''makillajea'' izan dela salatu du, ohar baten bidez. Elkartearen ustez operazioak ''ez du ezertan laguntzen Zorrotzaurreko egoera hobetzen'', eta ''atxiloketak erabat hautazkoak dira, atxilotuen egoera administratiboak bultzatuta. Ez dute zerikusirik delituekin''.

Elkarteak salatu duenez, ''Udalak ez du betetzen aurreko operazio baten ondoren gai honen inguruan Arartekoarekin hartutako konpromisoa''. Arartekoak orduko Polizia operatiboa egokia izan ez zela iritsi zuela salatu du Sos Arrazakeriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea