Gizartea -
Dokumentazioa
Zer da disenteria?
Gaixotasuna endemikoa ez den lekuetan ameba-disenteriaren tratamendua amebak hiltzeko gaitasuna duten sendagaietan (diloxanida fluroatoa, iodoquinola eta paraminizina) oinarritzen da.
M.G.
Hestearen inflamazioa eragiten du, normalean kolonari egiten dio eraso eta beherakoa sortzen du, mukiekin eta odolarekin. Heriotza eragin dezake tratamendu egokia ematen ez bazaio. Disenteria kutsatutako ura edo elikagaien bat kontsumituta, edo pertsonen arteko harreman fisikoaren bitartez kutsatzen da.
Disenteria hestearen inflamazioa eragiten duen gaixotasun bada. Normalean kolonari egiten dio eraso eta muki eta odoldun beherakoak sortzen ditu. Kasu okerrenetan, tratamendu egokia ematen ez bazaio, heriotza eragin dezake.
Infekzio baten edo parasitoen infestazioaren ondorioz agertzen da kasu gehienetan disenteria. Hala ere, substantzia kimiko sumingarriek edo birus baten infekzioak ere eragin dezake gaixotasuna.
Disenteriaren sintoma nagusiak sukarra (40 ºC-tik gorakoa), mialgia, astenia, beherakoa, odolustea (sintoma nagusia), mukia, pusa, tenesmoa, burukomina, sabeleko mina eta gorakoa dira.
Gaixotasuna endemikoa ez den lekuetan ameba-disenteriaren tratamendua amebak hiltzeko gaitasuna duten sendagaietan (diloxanida fluroatoa, iodoquinola eta paraminizina) oinarritzen da.
Shigella baziloak eragindako disenteria kasuei dagokienez, gaixoak beherakoaren ondorioz galdu duen likidoa berreskuratzean datza. Ahoz egiten den hidratazioa da ohikoena eta eraginkorrena gaixo gehienen kasuan, baina batzuetan zain bidezko hidrataziora jo behar da. Antibiotikorik gabe sendatzen denean, infekzioak 4 edo 8 egun irauten du kasu gehienetan. Infekzio larrien kasuan, 3 eta 6 aste artean irauten du.