Gizartea -

Eguraldia

Olatu handiak kostaldean, eta izotza barrualdean

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du kostaldean olatu handiengatik, eta gauza bera egingo du bihar Araban izotzagatik.

Olatu handiak izango dira astelehenean. Argazkia: EFE.
Olatu handiak izango dira astelehenean. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du olatu handiengatik, eta gauza bera egingo du bihar Araban izotzagatik.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, olatuengatik ezarritako abisu horia 21:00ak arte izango da indarrean. 3,5 metrorainoko olatuak espero dira gaurkoan.

Goizean, 8:00etan, Pasaiako portuan, 3,74 metroko olatu bat neurtu dute.

Eguneko lehen orduan hasi eta astearteko 9:00ak arte, Herrizaingo Sailak Araban ezarriko du abisu horia, izotza izateko arriskua egongo baita.

Asteartea

Giro freskoarekin jarraituko dugu. Itsasotik hodei potolo eta ilunak helduko zaizkigu, eta zaparradak utziko dizkigute, batez ere ipar partean. Baina, hala eta guztiz ere, egunaren beste tarte batzuetan, giro lasaia izango da eta ostarteak zabalduko dira.

Hasieran haizea mendebaldetik etorri arren, goizean bertan iparraldeko norabidea hartuko du eta orduan izango dugu euria egiteko arrisku handien. Tenperaturari dagokionez, ez da aldaketa handirik espero, baina beroenak apur bat beherago geldituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea