Gizartea -

Gasteizen

Haurrak dituen familia bat etxetik botatzea ekidin du Jaurlaritzak

Alokabide alokairu soziala eskaintzen duen zerbitzuak familia honi irtenbide bat bilatu bitartean, kaleratzea bertan behera gelditu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak hiru haur dituen familia baten kaleratzea ekidin du. Gasteizen bizi da familia, alokairu sozialeko erregimenean.

Etxebizitza Sailak adierazi duenez, kaleratzea bertan behera gelditu da Alokabidek (alokairu sozialeko zerbitzua) irtenbide bat bilatu bitartean. Familiak 14 hilabeteko atzerapena du etxearen ordainketan.

Kaleratzeak Stop Araba taldeak bitartekari lanak egin ditu ama batek, honen alabak eta hiru bilobak kalean gelditzea ekiditeko.

Familia honen kaleratzea galarazi den bigarren aldia da Jaurlaritzak esan duenez, eta aurrekoan zorra ordaintzeko akordio batera iritsi zirela azaldu du, baina oraingoan ere "ez da bete".

Kaleratzeen aurkako taldeak adierazi du familiak 3.700 euroko zorra duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea