Gizartea -

'Kongresua inguratu'

600 polizia deitu dituzte, Kongresuan segurtasuna babesteko

Kongresua inguratu' protesta jardunaldia deitu du berriz I-25 mugimenduak, astearte honetarako, 2013ko Aurrekontu Orokorren proiektuaren eztabaida dela-eta.

I-25 mugimenduak deitutako 'Kongresua inguratu' protesta (artxiboko irudia). EFE
'Kongresua inguratu' protesta
Poliziak Kongresua blindatu du berriro

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan, 2013ko Aurrekontu Orokorren proiektuaren eztabaida egingo dute Diputatuen Kongresuan, Madrilen, eta I-25 mugimenduak protesta jardunaldi berria deitu du, oraingoan ere 'Kongresua inguratu' lelopean. Kongresuaren segurtasuna zaintzeko, 600 polizia agentek osatutako dispositiboa antolatu dute segurtasun indarrek.

Martxa 18:00etan abiatuko da, Atocha parean. Eztabaida taldeak egin ondoren, 21:00etan Kongresua inguratzeko asmoa dute, diputatuek bertatik alde egin arte.

Poliziatik azaldu dutenez, 12 UIP taldek osatutako dute dispositiboa (istiluen aurkako 600 agente, denera).

Iturri horiek aurreratu dutenez, 5.000 lagun inguru bildu litezke bihar martxan, baina, hala ere, ez dituzte istiluak aurreikusten, ''talde erradikalek protesta lehertzeko asmoa ez baldin badute, behintzat''.

Segurtasun handiagoa larubateko manifestazioan

Larunbatean, hilak 27, manifestazioa deitu du Madrilen I-25 mugimenduak. Hitzordu horretarako 1.300 agenteko dispositiboa jarriko dute martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea