Gizartea -

Global Noise eguna

Milaka lagunek bat egin dute M15aren mundu mailako 'lapiko-protestan'

'Ez dugu zorrik, ez dugu ordaintzeko beharrik' lelopean, suminduak "botere nagusi"en zentro handienen aurrean protesta egin dute.

Protesta Madrilen. Argazkia: globalnoise.net
Protesta Madrilen. Argazkia: globalnoise.net
Protesta Madrilen. Argazkia: globalnoise.net

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15M mugimendua kalera atera da berriro ere zor publikoaren eta bankuen espekulazioaren kontra protesta egiteko. Madrilen Europar Batsunak duen egoitzaren aurrean bildu dira, Castellanan, lapikoak eskuetan zituztela, zor "ez-legitimoaren eta gorrotagarriaren" ordainketaren kontra egiteko.

"Ez dugu zorrik, ez dugu ordaintzeko beharrik" suminduak "botere nagusi"en zentro handienen aurrean protesta egin dute, Europar Batasuneko egoitzan, Kongresuan edo Espainiako Bankuan, besteak beste. Bertan, "guztia negozioan eta espekulazioan aritzeko merkantzia bihurtu dutenak" salatu dituzte.

Hedabideei egindako adierazpenetan, Zorraren Herri Ikuskaritzaren aldeko taldeko bozeramaileak esan du "zorraren arazoa salatzeko" manifestazioa dela, zorra baita "herriak esklabo bihurtu eta murrizketa sozialen bidez ordainarazteko tresna".

Mundu mailako lapiko-protesta Protestak S25 Koordinakundearen babesa jaso du, eta 'Global Noise' lelopean mundu osoan antolatutako protestetako bat da. Madrilen egindakoaz gain, mundu osoko beste ehunka hiritan ere antolatu dituzte, "mundu mailako lapiko-protesta" egiteko.

Manifestazioan hainbat lelo eraman dituzte: "Banku publikoak, benetako ekonomia", "Pribatizatzea gehiago lapurtzea da", "Azaroaren 14an, nazioarteko greba orokorra", eta "Krisia gainditzeko, zorra eten". Gainera hainbat protestarik Greziako banderak eraman dituzte, greziarrei elkartasuna agertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea