Gizartea -

Bioetika

Adimen artifiziala baliatuta gure hildakoekin hitz egiteko aukera eskaintzen duen teknologia zabaltzen ari da

Grieftech izena eman diote eta merkatu aukera ikusi dute adimen artifizialarekin ari diren enpresek. Alde etikoaz eta terapeutikoaz aritu gara Itziar Alkorta EHUko irakaslearekin eta Patxi Izagirre psikologoarekin

Heriotza, lausotzen?
Heriotza, lausotzen?

Heriotza, lausotzen?

play icon 19:26

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bideotan, audiotan edo sareetan utzitako mezuak baliatuta edonoren jarrerak itxuratu eta avatarrak sortzeko gai da teknologia, baita gure hildakoenak ere. Gero eta produktu gehiago ari dira halakoak eskaintzen doluarekin lotuta. Zalantza etikoak sortzen ditu gaiak eta legedi baten beharra aldarrikatu du Itziar Alkorta EHUko zuzenbide irakasle eta bioetikariak. Patxi Izagirre psikologoak azaldu du dolu baten prozesua beti egin behar dela barrutik eta onartu beharra dagoela heriotza atzera ezina dela. Kanpotik eta teknologiatik horretan aritzea dolu artifiziala litzateke bere ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Euskadi Irratia