Gizartea -

Guardia Zibilaren operazioa

5 kilo kokaina atzeman dituzte Loiuko aireportuan, gailetatan

Kolonbiako herritar bat atxilotu dute operazioan. Koko gaileta eta litxarreria kantitate handia zeraman maletan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 5,7 kilo koka atzeman ditu Bilboko aireportuan (Loiun), koko gailetetan ezkutatuta, Guardia Zibilak berak jakitera eman duenez.

Joan den irailaren 26an izan zen, eta Kolonbiako herritar bat atxilotu zuten operazioan. Bogota hiritik (Kolonbia) zetorren, Barajasen geldialdia egin ondoren.

Gaileta eta litxarreria kantitate handia zeraman maletan, eta, miaketa egin ondoren, koka aurkitu zuten gailetatako koko betegarrian.

Merkatu beltzean 200.700 eurokoa balioa izan zezakeen atzemandako kokak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea