Gizartea -

Medikuntza Nobel Saria 2012

Sir John B. Gurdon, transferentzia nuklear bidezko klonazioaren aita

Cambridgeko Gurdon Institutuko kide da eta bere lana transferentzia nuklear bitarteko klonazioan ezinbestekoa izan da.

John B. Gurdon.
John B. Gurdon.
John B. Gurdon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sir John B. Gurdon Dippenhall-en (Erresuma Batua) jaio zen 1933an. Oxfordeko Unibertsitatean doktoretza lortu zuen eta Kaliforniako Teknologia Institutuan graduondoko ikasketak egin zituen. 1972an Cambridgeko Unibertsitatean lanean hasi zen biologia zelularreko irakasle gisa. Egun, Cambridgeko Gurdon Institutuko kide da.

Karolinska Institutuaren oharraren arabera, 1962an zelulen espezializazioa itzulgarria zela atzeman zuen, eta hori dela eta, zelula helduaren DNAk zelula guztiak garatzeko beharrezko informazio guztia zuela ohartarazi zuen.

Transferentzia nuklear bidezko klonazioaren aita: igela

60. hamarkada bitartean, enbrioien garapen fasean, zelulak giharretan, odolean, hezurretan... ezberdintzen ziren heinean, geneak galtzen zirela pentsatzen zen. Baina 1962an, Gurdonek esperimentu bat egin zuen: igel heldu baten hesteetako zelulen material genetikoa (nukleoa) hartu zuen eta aldez aurretik nukleoa kendu zitzaion beste igel baten obuluari ezarri zuen.

Ordura arte uste zutenari aurre eginez, material genetiko heldua "birprogramatu" egin zen, obulua zatitzen hasi zen eta hainbat zapaburu jaio ziren. Inork ez zuen oraindik klonazioaz hitz egiten, baina Gordonek bereizitako zelula batetik igel bat klonatu zuen, eta, horrela, edozein zelulak berezko duen informazio genetiko guztia mantentzen duela erakutsi zuen.n.

Egun, Gurdonen teknika transferentzia bidezko klonazioa bezala ezagutzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea