Gizartea -

Nobel Sariak

John B. Gurdon eta Shinya Yamanaka, Medikuntzako Nobel saridunak

Medikuntzako eta Fisiologiako sariek ireki ohi dute Nobel Sarien iragarpenen txanda. Abenduaren 10ean banatuko dira Alfred Nobelen heriotzaren urteurrenarekin bat eginez.

John B. Gurdon eta Shinya Yamanaka.
John B. Gurdon eta Shinya Yamanaka.
John B. Gurdon eta Shinya Yamanaka, Medikuntzako Nobel saridunak

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John B. Gurdon britainiarrak eta Shinya Yamanaka japoniarrak irabazi dituzte Medikuntza eta Fisiologiako 2012ko Nobel Sariak, Stockholmeko Karolinska Institutuak jakitera eman duenez.

Bi ikertzaile hauen lanak iraultza eragin du birsortze-medikuntzan . "Zelula helduak heldugabeko zelula pluripotente bihurtzeko birprogramatu daitezkeela" ohartzeagatik saritu dituzte. Aurkikuntzak "zelulen eta organismoen garapenaren ulermen zientifikoan iraultza sortu duela ondorioztatu dute.

"Zelulak birprogramatuz, gaixotasunak ikertzeko aukera berriak sortu dituzte zientzialariek, batik bat diagnosi eta terapia metodoak garatzeko"; hori izan da saria iragartzerakoan eman duten argudioa.

Gurdonek 1962. urtean "zelulen espezializazioa itzulgarria dela" ondorioztatu zuen, eta 40 urte geroago, Yamanakak "ukitu gabeko zelula helduak zelula amak bilakatzeko birprogramatu ahal zirela" atzeman zuen.

Sariaren irabazleek 930.000 euro jasoko dituzte, lehengo urtean baino % 20 gutxiago. Iaz, Bruce A. Beutler estatubatuarrak, Jules A. Hoffmann frantsesak eta Ralph M. Steinman kanadarrak irabazi zuten saria immunologian eta txertoen esparruan egindako ekarpenengatik.

Medikuntzako Nobelaren iragarpenaren ostean, asteartean eta asteazkenean Fisikakoa eta Kimikakoa iragarriko dituzte, Literaturakoa ostegunean, eta Bakearen Nobel Saria ostiralean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea