Gizartea -

Matxismoa

Bilboko Urretxindorra Ikastolako hainbat ikasle ohik sexu-jazarpena leporatu diote irakasle bati

Hainbat emakumek modu anonimoan eman dute beren testigantza, baina guztiak bat datoz irakasle bati sexu-jazarpenak leporatzerakoan. Ikastolak komunikatu baten bidez jakinarazi du eskura duen informazio guztia Hezkuntza Sailari helarazi diola.

Irudia: Irekia
Irudia: Irekia
Irudia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat emakumek Bilboko Urretxindorra Ikastolako irakasle baten sexu jazarpena salatu dute sare sozialetan. Bertako ikasleak zirenean gertatu ziren gertakariak, eta zuzendaritzari etengabeko eraso eta gehiegikerien berri eman bazioten ere, irakasle horrek bertan lan egiten jarraitzen duela deitoratu dute.

Salaketak Instagrameko Denuncias Euskal Herria izeneko profilean egin dituzte. Testigantzen arabera, irakasleak 10 eta 17 urte bitarteko hainbat neska jazartzen zituen zituen behin eta berriz, sexu-iruzkinak egiten zizkien eta sexualizatu egiten zituen, inoren aurrean ezkutatu gabe, "inpunitate osoz".

Gainera, zenbait iruzkinek salatu dute zuzendaritzari erasoen berri eman ziotela, baina zuzendaritzak ez ziela jaramonik egin eta ez zuela inolako neurririk hartu irakaslearen aurka. Hala ere, sare sozialetan izandako iskanbilaren ondoren, Ikastolak gutun bat bidali dio hezkuntza-komunitateari, ikastolako Organo Gorenari eta Hezkuntza Sailari eskura duten informazio guztia helarazi dietela eta hasiera-hasieratik lankidetzan arituko direla azaltzeko.

Urretxindorra Ikastolak, bere komunikatuan, sareetan argitaratutako testigantzak zalantzan jartzen ez dituela azpimarratu du, eta bere komunitatean eragina duen gaia izanik, zentroak ikasleen ongizatea babesteko ordezkariak izendatuta dituela gogoratu du. Ildo horretan, ziurtatu du zuzendaritza prest dagoela une honetan komunitateko kide den edo aurretik komunitateko kide izan den edonork izan dezakeen edozein testigantza jasotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa