Gizartea -
Delituak
Espetxeratu egin dute Donostian gizon bat hiltzen saiatzeagatik atxilotutakoa
Ustezko erasotzailea asteazkenean atxilotu zuten, eztabaida baten ondoren beste bati arma zuri batekin mehatxu eta eraso egin ostean. Zauritua ospitalera eraman zuten, zituen lesioen larritasunagatik.
Agentziak | EITB Media
Donostiako Ulia mendian beste gizon bat hiltzen saiatzea egotzita atxilotutako 37 urteko gizona espetxeratu egin dute ostegun honetan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizona epailearen esku utzi dute ostegun goizean, eta epaileak Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman du.
Ersaoa asteazkenean izan zen, 06:00etan, Ulia mendiko zuhaitz-eremu batean. Partikular batek laguntza eskatu zion ingurutik igarotzen ari zen Ertzaintzaren patruila bati.
Pertsona hori Uliako baso eremu batean ari zen gaua igarotzen eta haraino lagundu zioten agenteek oinez, eta hara iristean ikusi zuten beste gizon bat, gorputzeko hainbat tokitan kolpe eta zauriz josia eta odoletan.
Ertzainek galdetu ziotenean, biktimak adierazi zuen bertan zegoen beste gizon batekin sesioa izan zuela eta arma zuriz eraso ziola hark.
Zauritua ospitalera eraman zuten, zituen lesioen larritasunagatik.