Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Epaileak I-25eko protesta deitu zituztenen aurkako auzia artxibatu du

Pedraz epaileak ez du Estatuko erakundeen aurkako deliturik ikusi "Kongresua Inguratu" protestan.

'Inguratu Kongresua' protestako inputatuak, epailearen aurrean. Argazkia: EITB
'Inguratu Kongresua' protestako inputatuak, epailearen aurrean. Argazkia: EITB
I-26ko greban Poliziak izandako jokaera salatu dute 13 pertsonek

00:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak I-25eko protestak deitu zituztenen aurkako auzia artxibatzea erabaki du. Pedrazek ez du Estatuko erakundeen aurkako deliturik ikusi "Kongresua Inguratu" protestan.

Ordubete baino zertxobait gutxiago izan dira inputatuak epailearen aurrean. Pedrazek kautelazko neurririk gabe utzii ditu aske.

Auzitegitik atera direnean, atxilotuekin elkartasuna erakusteko Auzitegi Nazionalera bertaratu diren hainbat pertsonaren txaloak jaso dituzte.

Epaileak auzian adierazi duenez, Kongresuko protesta 16:00etan hasi eta 22:50 aldera amaitu zen. Pedrazek azaldu duenez, eta saioko aktaren arabera, ez zen istilurik izan.

Protestan parte hartu zutenek Kongresua indarrez hartu nahi zutela salatu zuen Poliziak, baina, Pedrazen aburuz, ez zen horrelako deliturik gertatu; izan ere, deialdia Kongresua inguratzeko izan zen.

Egun indarrean dagoen erregimena bertan behera utzi eta aldatzeko, agintean dagoen Gobernuari dimisioa eskatzea ez da, inola ere, delitua, epailearen autoaren arabera, eta ez bakarrik deliturik ez dagoelako; deliturik egotekotan, "adierazpen askatasunaren aurkako eraso argia izango litzateke", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea