Gizartea -
Ezkontza-hausturak
% 8,2 gehitu dira banantzeak eta dibortzioak, Euskadin
Bigarren hiruhilekoan 1.000 banantze eta dibortzio eskaera baino gehiago aurkeztu dira.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Banantzeen eta dibortzioen eskariak % 8,2 igo dira Euskadin bigarren hiruhilekoan, 1.053 aurkeztu baitira, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jakitera eman duenez.
Gorakada hori gorabehera, Euskadin, batez beste, Espainiako Estatuan baino gutxiago aurkezten dira: 100.000 biztanleko 47,2 eskari egiten dira EAEn, eta 52,6, berriz, Estatuan.
Aurtengo apirila eta ekaina bitartean, 699 dibortzio adostu zenbatu dira EAEn, iazko epe berean baio % 15 gehiago, eta adostu gabekoak, berriz, 319 izan dira, aurreko urteko epe berean baino % 4,5 gutxiago.
Gainera, 19 banantze adostu erregistratu dira, iaz baino % 20,8 gutxiago, eta akordiorik gabe egindakoak 16 izan dira, % 128,6 gehiago.