Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarriko dute bihar eta etzi EAEn, haizeagatik

100 km/h-koak izan daitezke haize ufadak. Abisu horia asteazkeneko 21:00etatik osteguneko 09:00etara egongo da indarrean.

Kontxako pasealekua, Donostian. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Kontxako pasealekua, Donostian. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Kontxako pasealekua, Donostian. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor izena hartu duen ekaitzak gogor astinduko du hurrengo egunotan Iberiar Penintsularen iparralde osoa; haizeteak, itsas denboralea eta euriteak espero dira. Euskal Herrian, batez ere, haize-ufadak izango da protagonista, eta hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuko du haizeagatik asteazkenean eta ostegunean —irailak 25 eta 26— Euskal Autonomia Erkidegoan; zenbait haizegunetan 100 km/h-tik gorako ufadak aurreikusi dituzte.

Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, abisu horia asteazkeneko 21:00etatik osteguneko 09:00etara egongo da indarrean. 

Toki babestuetan, berriz, 70-80 km/h-ko haize boladak espero dituzte.

Eguraldiaren aurreikuspena

Euskalmeten arabera, bihar hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da. Egunaren bigarren partean eta mendebaldean nabarituko da bereziki, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Egunaren bigarren partean euria ere egin dezake. Tenperatura igo egingo da, bereziki, Kantauri isurialdean, 27-28 ºC inguruko balioekin.

Ostegunean eguna hego-mendebaldeko haize zakarrarekin abiatuko da. Hodei ugari izango da, batez ere, eguerdi partean: fronte bat iritsiko da eta euria egingo du, zenbait lekutan erruz. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira eta eguneko minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak