Gizartea -

HERRITARREI EGINDAKO INKESTA

Segurtasunik eza eta turismo masiboa, donostiarren kezka nagusien artean, lehen aldiz

Etxebizitza eskuratzeko zailtasuna da herritarren pertzepzioari buruzko inkestan identifikatutako arazo nagusia. Kaleetako zikinkeria, aparkalekurik eza eta trafikoa ere agertzen dira kezken artean.

Hainbat lagun Donostiako Alde Zaharran, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Hainbat lagun Donostiako Alde Zaharran, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Hainbat lagun Donostiako Alde Zaharran, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasunik eza eta turismo masiboa agertu dira, lehen aldiz, donostiarren kezken artean, bizilagunek hiriari buruz duten pertzepzioaren gainean egiten den inkestan. Donostian bizitzeak eragiten duen asebetetze-maila % 94ra iritsi da berriro.

Hiriko alkate Eneko Goiak eta Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak Data Key enpresak 16 eta 84 urte bitarteko 1.213 pertsonari egindako inkestaren emaitzak aurkeztu dituzte, astelehen honetan, prentsaurreko batean. Goiak gogorarazi du tresna horrek donostiarrek hiriari buruz duten pertzepzioa, perspektibak eta erronkak ezagutzeko balio duela, eta, gainera, aurretik egindako inkestekiko (2005, 2008 eta 2017) bilakaera ikusteko aukera ematen duela.

Donostiarrek identifikatutako arazo nagusien artean etxebizitza eskuratzeko zailtasuna dago, lehen postuan. Bigarren tokian, segurtasunik eza eta hirugarren tokian, gehiegizko turismoa edo turismo masiboa agertu dira, lehen aldiz.

Atal horretan, berriz agertu dira kaleetako zikinkeria, aparkalekurik eza eta trafikoa.

Hala ere, Donostian bizitzeak ematen duen gogobetetasun sentsazioak maila gorenean jarraitzen du. Izan ere, inkestaren arabera, hiria bizitzeko leku ona da, adinekoentzat bereziki; hala diote hamar elkarrizketatutik bederatzik ( % 91,4), LGTBI+ pertsonen % 94,3k eta seme-alabak dituzten familia gazteen % 86,1ek.

Azpiegituren eta ekipamenduen atalean, garraio publikoa, hezkuntza-sarea, kirol-ekipamenduak eta kultura-espazioak dira % 80tik gorako gogobetetasun-indizeekin ondoen baloratu direnak.

Beste muturrean, okerren baloratutako eremua osasun eta ospitale zerbitzua izan da: % 56,9k adierazi dute pozik edo oso pozik daudela (% 35 jaitsi da azken inkestarekin alderatuta), Goiak adierazi duenez.

Hiriaren etorkizuneko proiektuei dagokienez, herritarrek "garrantzi gutxien" topoaren linea amaitzeari ematen diote, Bentan Berrin eta Erdialde-Kontxan pasantea eta geltoki berriak barne.

Hala ere, 2017ko inkestan sartu ziren proiektuei dagokienez, Topoaren lerroa osatzea da, hain zuzen ere, gora gehien egin duena ( % 7), eta gutxien gora egin edo behera egin duena, berriz, ibilgailuak hirigunera sartzeko mugei dagokiena ( % -6,6).

Ingurumenaren arloan, nabarmentzekoa da uraren kalitatearekin ( % 96,6), garraio publikoarekin ( % 85,2) eta bidegorri-sarearekin ( % 80,7) gustura daudela donostiarrrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak