Gizartea -

Eguraldi iragarpena

Laino eta ostarteak astearen hasieran, eta atzera euritara, ostegunean

Aste hasieran, eguzki uneak eta lainoak tartekatuko dira, eta zaparradak izan daitezke han-hemenka, baina euria ez da protagonista izango. Ez behintzat ostegunera arte. Orduan, bai, aldaketa etorriko da, eta euritara joko du, tenperaturak jaistearekin batera.

Laino eta ostarteak, Elgetan, igande goizean. Argazkia: Igor Arizmendiarrieta.
Laino eta ostarteak, Elgetan, igande goizean. Argazkia: Igor Arizmendiarrieta.
Laino eta ostarteak, Elgetan, igande goizean. Argazkia: Igor Arizmendiarrieta.

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu euritsuaren ostean, badirudi datozen egunetan atseden apur bat emango duela zeruak, eta ostarteak eta lainoak izango dira nagusi, ostegunera arte behintzat, baina zaparradak egin ditzake han-hemenka tarteka. 

Astelehenean, ateri eutsiko dio leku gehienetan, eta giro eguzkitsua izango da tarteka. Ostarte zabalak izango diren arren, hodei batzuk agertuko dira noizbehinka, eta ez da baztertzen Gipuzkoako eta Bizkaiko kosta partean edota Ipar Euskal Herrian zaparradaren bat egitea. Zerua garbiago izanagatik, tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute; minimoak, aldiz, jaitsi egingo dira. Nafarroan, lainoak ugaritzen joango dira egunak aurrera egin ahala, eta euri txikia egin dezake punturen batean, baita ekaitza lehertu ere, Nafarroa iparraldean batez ere. Egunaren erdialdeko orduetan, ipar-haize bizia ibiliko da, eta ipar-mendebaldeko bolada oso gogorrak izango dira tarteka kostaldean. 

Asteartean, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, eta erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak gailenduko dira. Hala ere, une batzuetan hodeitza trinkoagoa izan daiteke, eta euria egin dezake, ipar partean bereziki. Egunaren hasieran eta amaieran, hego-mendebaldeko haize suabea ibiliko da, eta arratsaldean, iparraldekoa. Eguneko tenperatura maximoak gora egingo du, eta 20 ºC-tik gora harrapatuko ditu leku gehienetan.

Asteazkenean, lainoak izango dira, eta eguerditik aurrera euria egin dezake Euskal Herri osoko zenbait puntutan. Hego-haize zakarra izango da, bolada gogorrekin leku irekietan eta mendialdean, eta tenperaturak zertxobait igoko dira. 

Meteorologia zerbitzuek aldaketa iragarri dute ostegunerako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Iparraldea bideoak Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa