Gizartea -

Gipuzkoa

Adingabe bat atxilotu dute Itsasondon, beste bati arma zuriz eraso egin eta zauri larriak eragitea egotzita

Gertakaria astearte arratsaldean jazo zen tren-geltokiaren inguruan. Gaztea Gipuzkoako Adingabeen Fiskaltzaren esku dago jada.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du Itsasondon (Gipuzkoa) beste bati labana batekin eraso egitea leporatuta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Iturrion arabera, biktima ospitalera eraman behar izan zuten, zauri larriekin. Erasoa atzo jazo zen, 18:15 aldera, Itsasondoko tren-geltokiaren inguruan.

Ustezko erasotzailea egun berean atxilotu zuten, eta gaur eguerdian geratu da Gipuzkoako Adingabeen Fiskaltzaren esku, Ertzaintzak izapideak behin bukatuta. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak