Mundua -
Himalaian
Hamaika hildako, tartean kataluniar bat, elur-jausi batean, Nepalen
Zortzi lagun hil dira eta beste hiru desagertuta daude. Marti Gasull kataluniarra, hizkuntza katalanaren aldeko plataformaren sortzailea da hildakoetako bat.
Erredakzioa
Hamar lagun, horietako bat espainiarra, hil dira igande honetan, eta beste zortzi pertsona desagertuta daude, Manaslu mendian. Himalaian (Nepal), 7.000 metrotara jazotako elur-jausi baten ondorioz, Nepaleko agintariek jakitera eman duenez.
Yogendra Tamang Seven Summit eskalatzeko agentziako kideak azaldu duenez, espainiarra Bartzelonakoa zen, eta bere sherpa nepaldarrarekin eskalatzen ari zen. Sherpa bizirik erreskatatu dute. "Espainiar alpinista II. kanpamenduan zegoen, 6.600 metrotara. Elur-jausia III. kanpamenduan sortu da, 7.400 metrotara, eta espainiarra elurpean harrapatuta geratu da", azaldu du Tamangek.
Manaslu mendia munduko altuenetan zortzigarrena da. Turismo Ministerioaren arabera, 231 alpinistak jaso dute udazkenean bertan eskalatzeko baimena.
Hamar lagun, horietako bat espainiarra, hil dira igande honetan, eta beste zortzi pertsona desagertuta daude, Manaslu mendian. Himalaian (Nepal), 7.000 metrotara jazotako elur-jausi baten ondorioz, Nepaleko agintariek jakitera eman duenez.Yogendra Tamang Seven Summit eskalatzeko agentziako kideak azaldu duenez, espainiarra Bartzelonakoa zen, eta bere sherpa nepaldarrarekin eskalatzen ari zen. Sherpa bizirik erreskatatu dute. "Espainiar alpinista II. kanpamenduan zegoen, 6.600 metrotara. Elur-jausia III. kanpamenduan sortu da, 7.400 metrotara, eta espainiarra elurpean harrapatuta geratu da", azaldu du Tamangek. Manaslu mendia munduko altuenetan zortzigarrena da. Turismo Ministerioaren arabera, 231 alpinistak jaso dute udazkenean bertan eskalatzeko baimena.