Gizartea -

Gobernuaren erabakien ondorioz

Justizia 'garestiagoa eta motelagoa' izango da, euskal epaileen ustez

Komunikatu batean, Justizia Ministerioaren erabakiek "Justizia emateko baldintzei kalte handia" egingo dietela azpimarratu dute.

Epaitegietan gero eta baliabide eta epaile gutxiago daudela salatu dute Euskadiko epaileek. EITB.
Epaitegietan gero eta baliabide eta epaile gutxiago daudela salatu dute Euskadiko epaileek. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko epaileek Mariano Rajoyren Gobernuaren azken erabakiak salatu dituzte, Justizia "garestiagoa eta motelagoa" izatea ekarriko dutelako.

Komunikatu batean, "Justizia Administrazioaren egoera larria" salatu dute, epaileen eta fiskaleen Batzordeak aste honetan bertan egindako diagnostikoarekin bat eginda.

Euskal epaileen arabera, "epaitegietan gero eta baliabide eta epaile gutxiago daude, eta gainera tasak igo egin nahi dituzte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea