Gizartea -

Sexu-erasoa

Gizon bat atxilotu dute Ondarroan, lankide bati sexu erasoak egitea egotzita

Herriko osasun-zentro batean izan da gertaera eta atxilotua Ertzain-etxera eraman dute.

Ertzaintzaren dotazio bat. Artxiboko irudia.
Ertzaintzaren dotazio bat. Artxiboko irudia.
Ertzaintzaren dotazio bat. Artxiboko irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen igande goizean Ondarroako osasun zentro batean, lankide bati sexu erasoak egiteagatik.

Biktimak Ondarroako Ertzain-etxean jarri zuen bere lankidearen aurkako salaketa. Lanean zegoela, ustezko erasotzaileak, 31 urteko gizonak, intsinuazioak egin zizkiola azaldu zuen eta hauei uko egin ziela. Hala ere, salatu zuen gizonak ukituak egin zizkiola gorputzeko hainbat ataletan.

Ertzaintzako patruila bat Ondarroako osasun etxera gerturatu zen eta gizona atxilotu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Albisteak Sexu erasoak gaur