Gizartea -

Ekintzaileak

Euskal asmakizun esanguratsuenak

Bakarrik egiten den ohe bat eta bakarrik mugitzeko gai den maleta bat dira asmakizunik originalenak.

Ohe adimendunaren erakusketa bideoaren irudia.
Ohe adimendunaren erakusketa bideoaren irudia.
Ohe adimendunaren erakusketa bideoaren irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal asmatzaileek ekintzaileak direla erakutsi dute. Horren adibide dira bakarrik egiten den ohea eta bakarrik mugitzen den maleta dira.

Axentsio Zubeldia Villabonako 56 urteko asmatzaileak 50 segundotan bera bakarrik egiten den ohea sortu du. Asmakizunari "Ohea" izena jarri dio.

"Ohea" martxan jartzeko bi modu daude. Eskuzko moduan, urrutiko kontrolagailuan martxan jartzeko botoia sakatuta, ohea luzatu eta azpiko maindirea, ohazal nordikoa eta burko-azala euren lekuan jartzen hasiko dira. Modu automatikoa erabiliz gero, berriz, bertatik altxatu eta hiru segundora, modu ordenatuan luzatuko du oheko arropa guztia.

Ohe adimenduna elektrizitatez dabil, baina "oso gutxi gastatzen du". Horren sortzailearen esanetan, "12 volteko motorrak erabiliz dabil".

Rodrigo Garcia izeneko gasteiztar batek, berriz, "Hop" izeneko maleta adimenduna asmatu du. Jabeari 80 zentimetrora jarraitzeko gai da, telefono mugikorreko uhinen bitartez orientatzen da eta ez dauka gurpilik.

Maletak ez du gurpilik eta tanke militarrek duten antzeko sistema baten bidez mugitzen da, eta oztopoak gainditu eta eskailerak igotzeko gai da. Gainera, sentsoreak ditu, erabiltzailearen sakelako telefonoarekin konektatzeko, baina Hop” maleta prototipo bat baino ez da, eta, merkaturatu aurretik, ezinbestekoa izango da ideia garatzea.

Bakarrik mugitzen den maletarekin Europako asmakizunen nazioarteko lehiaketako finalera heltzea lortu du asmatzaile gasteiztarrak, eta nagusientzat eta ezintasunen bat duten pertsonentzat lagungarria izan daitekeela uste du. Hala ere, hori ez da, Garciaren lehen asmakizuna, aurretik pipak erabiliz lanpara bat, maskorrak baliatuz aulki bat eta listuaz dabilen hortzetako eskuila bat egin baititu.

Asmatzailearen esanetan, maletak ez du gurpilik eta tanke militarrek duten antzeko sistema baten bidez mugitzen da, eta oztopoak gainditu eta eskailerak igotzeko gai da. Gainera, sentsoreak ditu, erabiltzailearen sakelako telefonoarekin konektatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea