Gizartea -
Zirkulazioa
Nitrogeno likidoa zeraman kamioi batek istripua izan du Barakaldon
A-8 autobidearen sarrera gaur goizean ireki dute, gau osoan itxita izan eta gero. Gidariak positibo eman du alkoholemian eta drogan.
Erredakzioa
A-8 autobideak Barakaldon duen sarbidea (BECen aurrean) gaur goizean ireki dute eta bere onera etortzen hasi da, bart nitrogeno likidoa zeraman kamioi batek istripua izan eta gero.Istripuaren ostean, kamioiaren gidaria bi orduz desagertuta izan zen. Atzeman zutenean, alkoholemia proba egin zioten, eta horrek positibo eman zuen, ETBk jakin duenez.
Ezbeharra igandeko 22:00etan jazo da. Ordu horretan, kamioiak guraizearena egin du, eta irauli egin da. Ibilgailua bidetik kentzeko lanak 09:00etan bukatu dituzte.
Istripuaren ostean, kamioiaren gidaria bi orduz desagertuta izan zen. Atzeman zutenean, alkoholemia eta droga kontrola egin zioten, eta positibo eman zuen, ETBk jakin duenez.
Ezbeharraren ondorioz, nitrogeno bidoietako bat lehertu egin da, eta sute txikia piztu da. Ez da inor zauritu (ez istripuan, ez eztandan), baina Ertzaintzak segurtasun-eremua ezarri du 500 metrora.
Atzo, gainera, inguruko auzokideei etxetik ez ateratzeko eta leihoak eta ateak itxita izateko eskatu zieten. Ansioko Metro geltokia ere itxi zuten
Autobidearen sarbidea itxita egon bada ere, ez da zirkulazio arazo handirik sortu.