Gizartea -

2. katean emitituko dute

TVEk Erregea goraipatzeko saio bat emitituko du

Kate publikoa saioa prestatzen ari da, eta Juan Carlos erregea eta Felipe izango dira protagonistak; beraz, Urdangarinen jarduerak eta erregearen ehizak ez dira aipatuko.

TVEk Erregea goraipatzeko saio bat emitituko du. Irudia: EITB
TVEk Erregea goraipatzeko saio bat emitituko du
TVEk Erregea goraipatzeko saio bat emitituko du. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RTVE Errege-etxeari buruzko dibulgaziozko saio bat prestatzen ari da, bertan Juan Carlos erregea izango da protagonista nagusia eta haren betebeharrez informatuko du.

Zenbait hedabide digitalen arabera, saioa Miguel Angel Sacalugak zuzenduko du eta talde publikoaren zuzendaritza berriaren -PPk izendatuta, PSOEren babesik gabe- lehenetako produktuetako bat da.

Bi hilabete inguru barru hasiko dira saioa prestatzen, antza, eta “instituzionala” izango da; hortaz 2. katean emitituko da eta ez La 1n.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea