Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna, irteera operazioa eta eitb.eus-ek 10 urte

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguneko manifestazio bat Bilbon, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguneko manifestazio bat Bilbon, artxiboko irudi batean
LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguneko manifestazio bat Bilbon, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna: Harrotasunaren egunarekin bat eginez, gaur hainbat mobilizazio daude deituta Euskal Herriko hamaika auzo, herri eta hiritan. Gaurkoa kolektiboarentzat lege integral bat aldarrikatzeko eguna ere izango da. Halaber, LGTBIQ+ Euskal Behatokiak manifestua irakurriko du, eta Eusko Legebiltzarrean elkarretaratzea egingo dute eskubideen eta aniztasunaren alde lelopean.

- Udako irteera operazioa: Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak Udako Irteera-Itzulera Operazio Berezia aurkeztuko du. Aurtengo operazioa Parisen egingo diren Olinpiar Jokoek eta Itsasartea Igarotzeko Operazioak eragindako nazioarteko trafikoak markatuko dute.

- 10 urte dira eitb.com-ek eitb.eus izateko prozesua abiatu zuenetik: Gaurko egunez duela 10 urte, 2014ko ekainaren 28an, eitb.eus izateko prozesua abiatu zuen Euskal Irrati Telebistaren informazio eta entretenimendu atariak, 15 urte baino gehiagoz erabili duen domeinua (.com) atzean utzita.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Euskaraz Gizartea albisteak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Eguneko albisteak Homofobia munduan Albisteak Manifestazioak gaur EITB LGTBI+ azken ordukoa Oporrak Uda Trafiko istripuen biktimak