Gizartea -
Ryanair
Gobernuak aire konpainiei zigorrak gogortuko dizkie
Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko araudia aldatzea eskatuko du, estatuetako agintariek aire konpainien inguruan dituzten eskumenak handitu eta "zigor-araudia gogortzeko".
Erredakzioa
Ana Pastor Sustapen ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak Europar Batasuneko araudia aldatzea eskatuko du, estatuetako agintariek aire konpainien inguruan dituzten eskumenak handitzeko. eta "zigor-araudia gogortzeko".
"Espainian, gure herrian, prezio baxuak egotea bermatu nahi dut, orain low cost izenarekin ezagutzen duguna, baina herrialde honetan ez da low securityrik izango", esan du ministroak. Gobernuak, gainera, Aireko Segurtasun Legea aldatzea eta "zigor-araudia gogortzea" eskatuko du.
Uda honetan Ryanair konpainiaren hainbat hegaldirekin izan diren arazoen harira egin ditu adierazpen horiek ministroak, baina ez du konpainiaren izena aipatu nahi izan.
Michael O'Leary Ryanairreko presidenteak Espainiak konpainiari lizentzia kentzeko edo isuna jartzeko eskumenik ez duela salatu du, eta erabaki hori Irlandako agintarien esku bakarrik dagoela azaldu du.