Gizartea -
Txosten baten arabera
Nafarroak osasun zerbitzurik onena du; Valentziak, aldiz, eskasena
Osasun zerbitzuak “onak” dira Nafarroan, Euskadin, Asturiasen eta Aragoin, eskasenak, aldiz, Balearretan, Murtzian, Madrilen, eta, batik bat, Valentzian, txosten baten arabera.
Erredakzioa
Osasun zerbitzuak “onak” dira Nafarroan, Euskadin, Asturiasen eta Aragoin, eskasenak, aldiz, Balearretan, Murtzian, Madrilen, eta, batik bat, Valentzian, Osasun Publikoaren Defentsaren Elkarteko Federazioaren IX. txostenaren arabera.
Klasifikazio hori egiteko besteak beste, 13 adierazle kontuan hartu dituzte (gehienak 2011koak). Txostenean irakur daitekeenez, osasun publikoa “onargarria” da honako herrialde hauetan: Gaztela eta Leonen, Extremaduran, Andaluzian, Kantabrian eta Errioxan; “normala” Gaztela-Mantxan, Katalunian, Galizian eta Kanariar Uharteetan.
Gaur argitaratutako ikerketak ezin izan du azken osasun barometroa (2011koa) aztertu, Osasun Ministerioak “bahituta” duelako, INEk (herritarren iritziarekin) galdeketaren emaitzak Ana Mato ministroaren departamentuari bidali arren.
Marciano Sanchez Bayle erakunde horretako bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, ekintza horretan PPk gobernatzen dituen erkidegoen emaitzak asko okertu izanak zerikusi handia izan dezake.