Gizartea -

Kordobako haurrak

Bi hilketa delitu egotzi dizkiote Jose Bretoni

Halaber, sumario sekretua bertan behera uztea erabaki du epaileak.

Jose Breton, Kordoban desagertutako bi umeen aita. EFE
Jose Breton, Kordoban desagertutako bi umeen aita
Bi hilketa delitu egotzi dizkiote Jose Bretoni

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi hilketa delitu egotzi dizkio epaileak Jose Bretoni, inguruabar astungarri gisa maltzurkeria eta ahaidetasuna kontuan hartuta. Urriaren 8an Kordoban desagertutako Ruth eta Jose bi umeen aita da Jose Breton, eta horiek hil izana leporatu diote. Halaber, sumario sekretua bertan behera uztea erabaki du epaileak.

Hala baieztatu du Jose Maria Sanchez de Puerta Bretonen abokatuak, epaitegietatik irtetean. Las Quemadillasen, su baten hondakinetan, aurkitutako hezurren inguruko azken bi txostenak dagoeneko epailearen esku daudela baieztatu du bertan abokatuak. Bi txosten horiek aitaren familiaren etxean aurkitutako hezurrak gizakienak direla uzten dute agerian.

Bretonek egin zuen su hori, bi haurrak desagertu ziren egun berean. Hasiera batean, Polizia Zientifikoak egindako txostenak pertsonen hezurrik ez zegoela adierazi zuen arren, ondoren egindako beste hiru ikerketek kontrakoa plazaratu dute.

Gaur kaleratutako epaian, izapide berriak egitea eskatu du epaileak, eta Bretonek berriz ere deklaratu dezan eguna eta ordua eskatu ditu.

Sanchez de Puerta abokatuak aitortu duenez, defentsa lana zailagoa izango da aurrerantzean, eta oraindik ez du erabaki kasuak izan duen norabide aldaketaren aurrean zein ildori jarraituko dion.

Auzitegi-medikua ikerketatik kanpo utzi dutePolizia Nazionalaren Zuzendaritza Orokorrak barne ikerketa bat hasi du, eta lehen txostena egin zuen auzitegiko medikua kargutik kendu dute, Las Quemadillas etxaldean aurkitutako arrastoak animalienak zirela ziurtatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea