Gizartea -
Erasoa Bakion
Arriskutik kanpo dago Bakioko erasoaren ondorioz zauritutako neska
Bestalde, Bakioko erasoaren ustezko egileak (32 urteko brasildarra eta herriko bizilaguna) Polizia-etxean jarraitzen du.
Erredakzioa
Arriskutik kanpo dago Bakioko erasoaren ondorioz zauritutako neska, Gurutzetako Ospitaleak Radio Euskadiri jakitera eman dionez. 18 urteko gazteak birika bat zulatuta eta arteria bat zaurituta ditu.
Bestalde, Bakioko erasoaren ustezko egileak (32 urteko brasildarra eta herriko bizilaguna) Polizia-etxean jarraitzen du.
Tabakoa nahi zuen
04:30ean gertatu zen erasoa: bat-batean gizonezko batek bikoteari eraso egin zion Bakio eta Bermeo batzen dituen errepidetik zihoazela. Bikotearen lagunek ETBri egindako adierazpenen arabera, biktimei gizon bat gerturatu zitzaien eta tabakoa eskatu zien. Tabakorik ez zutela esan ziotenean, erasotzaileak labana atera zuen eta neskari sastada eman zion.
Bakioko San Pelaio auzoan gertatu zen erasoa, bertako ur-araztegiaren parean.