Gizartea -
Trafikoa
Amaitu dira auto ilarak A-8an, Bilbo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi dute Donostiarako noranzkoan eta auto ilara luzeak sortu dira. Dena den, 08:30erako, zirkulazioa bere onera etorri da. Halaber, emakume bat zauritu da Erandion izandako istripu batean.
EiTB Media
Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobidean, Bilbo parean, eta horrek auto ilara luzeak eragin ditu gaur goizean Donostiarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi dute eta ilara luzeak sortu dira.
Dena den, 08:30erako, zirkulazioa bere onera etorri da.
Emakume bat zauritu da Erandion izandako istripu batean
Gaur goizean, istripu bat gertatu da BI-707 errepidean, Erandion, eta emakume bat zauritu da.
Ezbeharra 07:00ak aldera gertatu da, Akarlandako bidegurutzean.
Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, emakumea ibilgailu barruan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.