Gizartea -

Eraso egin zieten larunbatean

Bakioko Udalak elkarretaratzea deitu du, zauritutako gazteak babesteko

Labankadaz zauritutako neska larri dago, baina egonkor. Haren mutil-laguna ospitaletik atera da jada.

Erasoa Bermeo eta Bakio aretan dagoen errepidean izan zen. EITB.
Erasoa Bakio | Udalak Bakion izandako erasoa gaitzetsi du
Bakion zauritutako mutilak alta hartu du; bikotekidea oso larri dago

00:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakion labankada jaso zuen 18 urteko neskak larri jarraitzen du Gurutzetako ospitalean, baina egonkor dago. Birika zulatuta du eta erreanimazio unitatean dago. Familiaren arabera, baina hobera egin du.

Gaztearen bikotekidea, 17 urteko mutil bat, ospitaletik atera da igande goizean.

Elkarretaratzea

Bestalde, Bakioko Udalak elkarretaratzea deitu du gaur 20:00etarako, bi gazteei elkartasuna adierazteko eta "eraso eta indarkeria adierazpen guztiak salatzeko".

Elkarretaratzea Udaletxe plazan izango da.

Iker Muruaga alkateordeak Radio Euskadin azaldu duenez, Bakion "ez da ohikoa tankera honetako gertakizunak jazotzea".

Horren ustez, gertatutakoa "larria" da, "herri txikietan umeak eta nerabeak bakarrik joan ohi baitira kaletik".

Tabakoa nahi zuen

04:30ean gertatu zen erasoa: bat-batean gizonezko batek bikoteari eraso egin zion Bakio eta Bermeo batzen dituen errepidetik zihoazela. Bikotearen lagunek ETBri egindako adierazpenen arabera, biktimei gizon bat gerturatu zitzaien eta tabakoa eskatu zien. Tabakorik ez zutela esan ziotenean, erasotzaileak labana atera zuen eta neskari sastada eman zion.

Bakioko San Pelaio auzoan gertatu zen erasoa, bertako ur-araztegiaren parean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea