Gizartea -
ELIZA KATOLIKOA
Gotzainen Batzarrak bere presidente berria bozkatuko du arratsaldetik aurrera
Espainiako Elizaren buru izateko hautagaien artean Joseba Segura Bilboko gotzaina dago, baina badirudi aukeratua Luis Arguello Valladolideko artzapezpikua izango dela. Emaitza astearte goizean jakinaraziko dute.
EITB MEDIA
Espainiako Gotzainen Batzarrak gaur arratsaldean ekingo dio presidente berria izendatzeko prozesuari, Juan Jose Omella Bartzelonako artzapezpikuaren lekua hartzeko.
Joseba Segura Bilboko gotzainaren izena da indar gehien hartu dauanetako bat; Madrilgo artzapezpiku Jose Coborena ere bai, biak ildo ez hain kontserbadorekoak; hala ere, aurreikuspen guztien arabera, Valladolideko artzapezpiku Luis Arguello aukeratuko dute, alderdi kontserbadoreenetako baten hautagaia.
Asteartean, 10:00ak aldera, gehiengo osoz aukeratu beharko dute Espainiako Elizaren buruzagi berria. Hiru bozketa txanda daude aurreikusita. Azken bozketan berdinketarik balego, gotzain zaharrena aukeratuko dute kargurako.
Juan Jose Omellaren ondorengoak elizako sexu-abusuen ikerketaren bigarren zatiari aurre egin beharko dio.