Gizartea -

Nafarroa

Itzali dute Soraurenen astebetean piztutako bigarren sutea

Prebentzio neurria hartuta, suhiltzaileak inguruan egon dira gauean, 52 langilerekin eta 15 ibilgailurekin. Sutea lehengo astean piztu zenetik gertu piztu da.

Soraurenen piztutako bigarren sutea. EITB
Soraurenen piztutako bigarren sutea. EITB
Bigarren alerta maila ezarri dute Soraurenen

01:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itzali dute ostegun honetan Soraurenen (Ezkabarte, Nafarroa) piztutako sutea.

Nafarroako Gobernutik jakitera eman duenez, suhiltzaileak bertan izan dira gau osoan, 52 langilerekin eta 15 ibilgailurekin, prebentzio neurri gisa. Helburua sua ez berpiztea zen, haize indartsua baitago inguru horretan.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 15:00etan piztu dira sugarrak, joan den astean 14 hektarea erre zituen beste sute bat piztu zen eremutik gertu. Lehen sute hori erabat itzalita zegoen, beraz, gertaera ''ez da erreprodukzioa'', iturri horiek azaldu dutenez.

Ez da egon arriskurik herritarrentzat, baina, abisua jaso ondoren, agintariek N-121-A errepidea moztu dute.

2. mailako sutea izan da hasierako orduetan (3 da mailarik gorena), eta, beraz, Estatuko baliabideak bertaratu dituzte. Zahazki, Errioxatik eta Huescatik aire baliabideak igorri ditu Ingurumen Ministerioak.

Sutearen arrazoiak ikertzen ari dira orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea