Gizartea -

Nafarroa

Suhiltzaileek Arasen jarraitzen dute, sua berriz piztea galarazteko

Sutea asteartean piztu zen, baina atzo kontrolatu egin zuten. Orain, suhiltzaileak prebentzio lanak egiten ari dira.

Suhiltzaileak, Arasen. EFE
Suhiltzaileak, Arasen. EFE
Suhiltzaileak, Arasen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietarako Nafarroako Agentziaren suhiltzaileek Arasen jarraitzen dute gaur, prebentzio lanetan eta sutea piztu zen lekua freskatzen. Sua asteartean piztu zen, eta atzo lortu zuten kontrolatzea. Orotara mila hektarea erre dira.

Foru Gobernutik azaldu dutenez, Larrialdietarako Agentziak alerta maila jaitsi zuen atzo arratsaldean, amatatze fasean sartu eta gero. Hori horrela, Larrialdietarako Talde Militarra 20:30ean joan zen Arasetik.

Gau osoan suhiltzaileak bertan izan dira, freskatze eta zaintze lanak egiten.

NA-1110 errepidea 19:56an ireki zuten, lehen ordutik itxita izan eta gero.

Nafarroako Gobernuko helikopteroek ura botatzen jarraitu zuten atzo, sua berriz piztea galarazteko. Hegazkina, baina, Noaingo aireportuko basera itzuli zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea