Gizartea -
NASAren misioa
'Curiosity'k lehenengo pausoak eman ditu Marten
NASAko esploratzaileak bere “gurpil aztarnak” utzi ditu Planeta Gorriaren gainazalean, 4,5 metroko ibilbidea eginda.
Erredakzioa
'Curiosity' esploratzaileak bere lehenengo pausoak eman ditu Marten, eta "gurpil aztarnak" utzi ditu dagoeneko Planeta Gorrian, 4,5 metroko ibilbidea egin ostean, NASAko ingeniariek jakitera eman duenez.
"Musioa oso ondo ari da funtzionatzen. Hemen duzue misioaren zuzendarietako bat zoriontsu", esan du Peter Theisenger misioaren zuzendariak, Pasadenan (Kalifornia).
'Curiosity' gutxi gorabehera 4,5 metro ibili da goizaldean, eta 90 eta 180 graduko hainbat bira eman ditu Marteren gainazalean, Theisengerrek azaldu duenez.
Maniobra horietarako, esploratzaileak behar izan ditu. Halaber, zuri-beltzean argazki gehiago bialtzeko balio izan dio.