Gizartea -

POLIZIA-OPERAZIOA

Espetxera bidali dute 16 urtetik beherako mutil bati sexu-erasoa egitea egotzita Donostian atxilotutako gizona

'Grooming'a, adingabeak galbideratzea eta adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatzen diote. 49 urteko gizona sare sozialen bitartez jarri zen biktimarekin harremanetan, eta bere etxean egin zion sexu-erasoa. Material ugari aurkitu dute haren etxean, eta ez dute baztertzen biktima gehiago izatea.

Ertzaintza eta atxilotua, miaketan. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintza eta atxilotua, miaketan. Argazkia: Ertzaintza
Ertzaintza eta atxilotua, miaketan. Argazkia: Ertzaintza

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak espetxera bidali du atzo 16 urtetik beherako mutil bati sexu-erasoa egitea egotzita Donostian atxilotu zuten gizonezkoa. 'Grooming'a, adingabeak galbideratzea eta adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatzen diote.

Otsailaren 14an jarri zuten salaketa biktimaren gurasoek, semeari gizon batek sexu-erasoa egin ziola eta. Dirudienez, gizona sare sozialen bitartez jarri zen mutikoarekin harremanetan, eta irudi sexualak bidali zizkion. Ondoren, hitzordua jarri zuten, gizonaren etxera joan ziren, eta bertan izan omen zen erasoa.

Gizonak ez du aurrekaririk, eta horren etxean egindako miaketan material ugari aurkitu omen dute ordenagailuan. Ertzaintzak ez du baztertzen biktima gehiago izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Ertzaintza Gipuzkoako albisteak Delituak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Umeak azken ordukoa Sexu erasoak gaur