Gizartea -

Euskara

Iruñeko Kontituzio Plazaren izena gaztelera hutsez jar daitekeela ebatzi du Iruñeko epaitegi batek

Administrazioan Euskaraz Taldeak "euskararen kontrako oldarraldi judizialaren" barruan kokatu du erabakia eta nabarmendu du ebazpen horrek "ondorioak" izan ditzakeela "Iruñeko gainerako paisaia linguistikoan".

Iruñeko Konstituzioaren plaza.
Iruñeko Konstituzioaren plaza.
Iruñeko Konstituzioaren plaza.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak ebatzi du Iruñeko "Kontituzioaren Plazaren" izena gaztelera hutsez jar daitekeela. Hala jakinarazi eta salatu du Administrazioan Euskaraz Taldeak ostiral honetan, eta nabarmendu du ebazpen horrek "ondorioak" izan ditzakeela "Iruñeko gainerako paisaia linguistikoan". Taldeak euskararen kontrako oldarraldi judizialaren barruan kokatu du erabakia. 

Talde horretatik adierazi dutenez, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Osoko Bilkurak, 2048/2022 Ebazpenaren bidez, ezarritako doktrinaren kontra joango litzateke ebazpen hau. Izan ere, haren arabera, Iruñeko Udalak ele bitan jarri behar baititu kale izenak. "Baina epaileek nahiago izan dute euskararen kontra jo, berriz ere", salatu du Administrazioan Euskaraz Taldeak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Iruñea gaur Nafarroa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Iruñeko Udala albisteak