Gizartea -

Trafikoa

Gidari mozkor batek eraikin baten ataria jo du autoarekin Basaurin, eta sutea eragin du

Hiru bizilagun artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute, eta gidariak erredurak egin ditu esku batean. Suhiltzaileek joan behar izan dute sua itzaltzera.

Kiskalitako autoa, Basaurin. Argazkia: EITB
Kiskalitako autoa, Basaurin. Argazkia: EITB
Gidari mozkor batek atari bat jo du autoarekin Basaurin, eta sutea piztu da

0:32

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailu bat errepidetik irten da gaur goizean Basaurin, eta etxebizitza eraikin baten ataria jo du, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Kantabria kalean gertatu da ezbeharra, eta gas hodi bat apurtu da. Autoak su hartu du eta erabat kiskalita geratu da.

Suhiltzaileek joan behar izan dute sua itzaltzera, eta ke laino handia zabaldu da.

Eraikineko hiru bizilagun ospitalean artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute, eta gidariak erredurak egin ditu esku batean, Udalaren esanetan.

Iturri horren arabera, auto-gidariak positibo eman du alkoholemia proban, eta, besteak beste, bideko segurtasunaren aurkako delitua egotzita inputatuko dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Basauri Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak