Gizartea -
Trafikoa
'By-pass' baten bitartez bideratuko dute trafikoa asteburu honetan Ikaztegietako tuneletan
Aurreko astean konponketak egin eta gero, itxi egingo dute N-1a Gasteizko noranzkoan, sabaian iragazgaizteko olana bat jartzeko. Gaur arratsaldean irekiko dute 'by-pass'a, eta asteleheneko 06:00ak arte egongo da martxan.
agentziak | eitb media
N-1 errepidea itxi egingo dute Gasteizko noranzkoan, Ikaztegietako tunelean, konponketa lan batzuk egiteko, Gipuzkoako Aldundiak jakitera eman duenez, eta 'by pass' bat jarriko dute trafikoa bideratzeko.
Aldundiak ohar batean azaldu duenez, urriaren 27an Ikaztegietako tunelean egindako konponketen ostean, ehun iragazgaitzailea bat jarriko dute, eta errepidea itxi egin behar da, lan horiek egiteko.
Hala, 'by-pass' bat jarriko dute, eta joan-etorria bi noranzkoetan egongo da irekita, tunelean. Gaur arratsaldean hasiko dira trafikoa bideratzen, eta asteleheneko 06:00ak arte egongo da irekita 'by-pass'a, ordurako ehuna jarrita egotea espero baitute.