Gizartea -
Gertakaria
Gizonezko donostiar bat hil da Valladolideko entzierro batean adarkada bat jaso ostean
Asteazkenean zauritu zen Olmedoko jaietako entzierroan. Zezenak lepoa adarkatu zion, eta larrialdi zerbitzuek egonkortzea lortu bazuten ere, azkenean hil egin da.
agentziak | eitb media
Aurreko asteazkenean Olmedoko (Valladolid) jaietako entzierroan lepoan adarkada jaso zuen donostiarra hil egin da Valladolidadeko Unibertsitate Ospitale Klinikoan, Europa Pressek biktimaren inguruko iturriak aipatuta zabaldu duenez.
Hildakoa helikopteroz eraman zuten ospitalera aipatu udalerriko jaietako entzierroan adarkada larri bat jaso ostean.
Larrialdi zerbitzuek artatu zuten lehenik, eta egonkortzea lortu zuten ospitalera eraman ahal izateko, baina zauria hain zen larria, azkenean hil egin dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea