Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Bi pertsona larri zauritu dira Iturzaetako lepoan, motor baten eta auto baten arteko istripuan

Helikoptero medikalizatu batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman ditu motorrean zihoazen 32 eta 21 urteko bi gizonezko.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona larri zauritu dira igande honetan NA-2011 errepidean, Iturzaetako lepoan, motor baten eta auto baten arteko istripuan, Nafarroako Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

SOS Nafarroak 15:45ean izan du istripuaren berri, eta Nabaskozeko suhiltzaileak, Espartza Zaraitzuko mediku-taldea, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat, helikoptero medikalizatu bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Helikoptero medikalizatuak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman ditu motorreko bidaiariak, 32 eta 21 urteko bi gizonezko, traumatismo larriak baitzituzten.

Foruzaingoak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak