Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Krimen matxisten gorakada izan da udan Espainiako Estatuan, 25 hilketarekin, bat Nafarroan
2023an indarkeria matxistarekin lotutako hilketen erdia baino gehiago udan izan dira.
agentziak | eitb media
2023an Espainiako Estatuan indarkeria matxistarekin lotuta izan diren hilketen erdia baino gehiago udan izan dira, krimen mota horren gorakada handia eman baita: 25 emakume hil dituzte bikotekideek edo bikotekide ohiek, horietako bat Nafarroan.
Ekainaren 21etik irailaren 23ra, udaren amaierara, "gogortu egin da terrorismo matxista", Victoria Rosell Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren ordezkariak azaldu duenez.
Udan izandako krimen matxista horien ondorioz, 21 haur adingabe umezurtz geratu dira.
Uda honetako hilketen gorakadak eragin handia izan du feminizidioen kopuruan. 2021ean eta 2022an minimo historikora iritsi ziren kopuruak, 49ra. 2023an, berriz, 48 dira hilketak uda amaieran, iaz baino 17 gehiago.