Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Euskara Kongresuan, covid-aren biktimei omenaldia eta Primeran plataformaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Euskara Kongresuan: Espainiako Diputatuen Kongresuan euskara, katalana eta galegoa erabiltzea ahalbidetuko duen Ganberako Araudiaren erreforma gaur geratuko da behin betiko onartuta. EAJk zuzenketa partziala aurkeztu du, eta Alderdi Popularrak eta Voxek, osoko zuzenketa bana testu alternatiboarekin. Horiek eztabaidatuz emango diote hasiera, 09:00etan, gaurko saioari.
- Covid-aren biktimei omenaldia: Gasteizen, lehendakaria buru, omenaldia egingo diete covid-aren biktimei. Guztira, 74 pertsona hil dira Euskadin covid-19aren ondorioz urteko lehen hiruhilekoan, guztiak baieztatutako koronabirusagatik, 2022ko epe berdinean baino % 90,5 gutxiago.
- Primeran plataformaren aurkezpena: Jada martxan da PRIMERAN, euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria, eta gaur, irailak 21, egingo da aurkezpena, Donostian. 19:00etan, plataforma berria aurkezteko ekitaldi ofiziala egingo da Tabakaleran, eta, besteak beste, ikus-entzunezkoen sektoreko, kulturaren munduko, politikako eta euskal gizarteko ordezkariak izango dira bertan.