Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Euskara Kongresuan eta EBn, sagardoaren uzta berria eta NBEren bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE
Diputatuen Kongresua
Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskara Kongresuan eta EBn: Madrilgo Diputatuen Kongresuan Estatuko hizkuntza koofizialetan hitz egiteko aukera izango da gaurtik aurrera. Hain zuzen ere, aukera hori legezkoa izan dadin, arautegia aldatu beharra dago eta gaur, 12:00etan hasiko da araudia aldatzeko eztabaida hori. Bestalde, euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean ofizial egiteko Espainiako Gobernuak egindako eskaria aztertuko dute EBko Gai Orokorren Kontseiluan.

- Sagardoaren uzta berria: Villabonan aurkeztuko dute sagardoaren uzta berria.

- NBEren bilera: Ukrainak bizi duen egoeraz arituko dira gaurko biltzarrean. Bestalde, fentaniloaren kontrako borrokan egindako ahaleginen berri emango du AEBk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Euskaraz Europar Batasuna Ukraina azken orduko Gaurko albisteak Gipuzkoa Drogak gaur NBE bideoak Gizartea Gaurko titularrak Villabona albisteak Albisteak Eusko Label sagardoa Errusia-Ukraina gerra