Gizartea -

Kale prostituzioa

Bartzelonak kaleko prostituzioa debekatu du

Udal gobernuaren arabera, emakumeei ezarritako zigorrak %50 jeitsi dira, eta bezeroena berriz %12.

Bartzelonak kaleko prostituzioa debekatu du. Argazkia: EFE.
Bartzelonak kaleko prostituzioa debekatu du. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako udalak aurrera atera du gizabidearen ordenantzaren aldaketa,CiU eta PPren aldeko botoei esker. Besteak beste, kaleko prostituzioa debekatuko da abuztutik aurrera. Gainontzeko alderdiak aldaketaren aurka azaldu dira.

Lehenengo asteetan gertatuko ez den bezela, ordenantza berrian, hiri zaintzaren aurretiazko oharra desagertuko da eta bezeroentzat zigorrak gogorragoak izango dira. Alegia, prostituten zerbitzuak eskatzen dabilen bat harrapatuz gero, 100 euroko isuna ordaindu beharko luke, eta harreman sexualetan harrapatuz gero, beti ere kalean, 3.000 euro arteko zigorra jasoko luke.

Ordenantzaren aldaketa sustatu zuen alderdi popularreko buruak, Alberto Fernandezek, CiUren lagutza eskertu du, eta gaineratu du, orain arte onartuta zegoen kaleko prostituzioa errotik kenduko dela, inongo salbuespenik gabe. Ordenantzaren izaera gogorra goraipatu du eta adibide batekin azaldu du Fernandezek: ikastetxe batetik 200 metro baino distantzia gutxiagoan prostitutekin harremanak izanez gero, zigorrak handiagoak izango direla, kopurua aipatu gabe.

CiUk agintzen duen Udaleko emakume eta eskubide zibilen zinegotziak, Francina Vila pozik hartu da bozketaren emaitzarekin. Neurri berriekin, Bartzelonako kaleetan, segurtasun gehiago egongo dela adierazi du, eta emakumeen horien inguruko esplotazio eta mafiarekin bukatuko dela azaldu du. Biktimei lagutza emateko prest agertu da Vila anderea.

Oposiziotik, PSCeko Assumpta Escarpek, prostitutei ezartzen zaizkien zigorrak ez kentzea salatu du, eta hemendik aurrera, Bartzelona, gain honen inguruan askoz ere hipokritagoa izango dela esan du, eta benetako gaizkileak, mafiosoak direla ohartarazi du, eta hauek harrapatzeko aukera galdu dela esan du.

Ezkerreko beste alderdien iritziz, ordenatzaren aldaketa honekin, emakume asko bazterkerian eroriko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea