Gizartea -
Gertakaria
Sute batek sagardotegi bat kiskali du, Loiun
Sutea piztu zenean, 20 pertsona inguru zeuden sagardotegian. Suhiltzaile batzuek oxigenoa hartu behar izan zuten, kea arnastu eta gero.
Erredakzioa
Sagardotegiaren jabea sukaldean zegoen une horretan, eta, ke usaina sumatu zuenean, goiko solairura igo eta garrak topatu zituen. Sagardotegiko hainbat bezero eta langile sua itzaltzen saiatu ziren.
Teilatua egurrezkoa izateak sua berehala hedatzea eragin zuen. Suhiltzaile batzuek oxigenoa hartu behar izan zuten, kea arnastu eta gero.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea